2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Zentro termoludikorako tarifak, 2027rako. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldatzea zentro termoludikorako tarifak, 2027rako.
Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Baldin jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko dira 2027ko tarifak, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cascanten, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2611627