2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea eta trastelekuak
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Hirigintza Alorrean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Espedientea: 335177Z.
Sustatzailea: Abaigar Burlada Residencial SL.
Jarduera: garajea eta trastelekuak.
Tokia: Burlatako APD-R2 unitateko P1 lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Burlatan, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2611517