183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumena eskuordetzea

Bilboko Erregistro Zibilaren bulego orokorrean tramitatu da ezkontza zibilaren 20260522/011576 espedientea eta hura 2026ko urriaren 7an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Lorenzo Zubillaga Goicoecheak, Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi Cristina Val Sardon eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori udaletxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2611546