2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Bake epailearen kargua hutsik
Iragartzen da deialdi publiko bat, bete daitezen bake epailearen kargua, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten, baldin betetzen badituzte behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea). Hori dena, bete daitezen Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak.
Bargotan, 2026ko abuztuaren 25ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga.
Iragarkiaren kodea: L2611491