183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, URIC-1 unitatean. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu bat, Udal Planaren URIC-1 unitatearen aldaketa xehatua egiteko. Aldaketa María Jesús eta María José Villanueva Larreak sustatu dute, eta Mikel Zabalza Zamarbide eta Patricia Ilárraz Itoiz goi-arkitektoek idatzi. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan ere, eta espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, interesdunek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egokitzat jotako alegazioak, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Ez zen jaso alegazio, kexa edo oharrik, eta Udalak behin betiko onetsi zuzen, 2026ko abuztuaren 6ko osoko bilkuran. Hala, haren testua osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2611862