183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 24 Ebazpenaren bidez, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da: oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko. Orobat, prozesuko kalifikazio-epaimahaia osatuko dutenak izendatu dira, eta finkatu dira lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua. Honela dio ebazpenak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu-anitzetako enplegatuen plaza bat, eta lan-poltsa bat eratzeko, etorkizuneko aldi baterako kontratazioetarako. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2026ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Mankomunitateak ebazpen bat eman behar du, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, hala xedatuta baitago deialdiaren laugarren oinarrian. Baztertutako izangairik ez dagoenez, zilegi da behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatzea.

Orobat, bidezkoa da kalifikazio-epaimahaiko kideak izendatzea eta lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatzea.

Kontuan hartuta, bada, organo honek eskumena duela espedientea ebazteko, hala baitago jasota Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangaien behin-behineko zerrendan baztertutako izangairik ez dagoenez, onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da zerrenda.

Bigarrena.–Hautapen-prozedura honetako kalifikazio-epaimahaia osatuko duten kideak izendatzea. Hona hemen:

Epaimahaiburua: Francisco Javier Ibiricu Astrain, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezko epaimahaiburua: M.ª Socorro Donamaria Iriarte, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

1. epaimahaikidea: Roberto Lainez Sánchez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako jarduneko arduraduna.

Ordezkoa: izendatzeke; Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako langile bat.

2. epaimahaikidea: Fermín Alonso Astondoa, Atarrabiako Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna.

Ordezkoa: izendatzeke.

3. epaimahaikidea: Gánix Zúñiga Pérez de Urabain, Atarrabiako Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.

Ordezkoa: izendatzeke.

4. epaimahaikidea: Ricardo Rebolé Armendáriz, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial bat.

5. epaimahaikidea eta idazkaria: Jaione Mariezkurrena Baleztena, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Amalur Otero Goñi, Artzibarko, Oroz-Beteluko eta Longidako udaletako idazkaria.

Hirugarrena.–Oposizioaldiko lehenbiziko proba (teorikoa) eginen da 2026ko irailaren 22an, asteartea, 12:00etan, Agoizko ikastetxe publikoan (Madre la Fuente kalea; Irigarai auzoa z.g.).

Izangai guztiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Proba deialdi bakarraren bidez eginen da.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.izaga.es/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

CIRIZA, SARRIAS, JESÚS MARÍA

NAVARRO, MUNÁRRIZ, AITOR

SALEK SIDEN-NA, AHMED MOHA SALEK

MARTÍNEZ, FERNÁNDEZ, ISRAEL

FERNÁNDEZ, RAMOS, SANTIAGO

ERANSUS, IZCO, FERMÍN

PEÑA, GONZÁLEZ, ANDRÉS JOSÉ

CASTELLANO, OLEA, ITSASO

MARÍA, RUBIO, ÓSCAR

LIZARRAGA, SANCHO, MIKEL

HERNÁNDEZ, DÍEZ DE ULZURRUN, MARÍA TERESA

RODRÍGUEZ, FUERTES, MARÍA PAZ

ESPARZA, REMÓN, JOSÉ JAVIER

REDÍN, MACHIN, MIKEL

IZURZU, ZABALZA, GORKA ARTIZAR

URRESTARAZU, ARINA, LETIZIA

VIDEGAIN, PALACIOS, FRANCISCO JAVIER

BAZTAN, MARCO, MIKEL

MINA, ARISTU, ROBERTO

ERANSUS, IZCO, EDUARDO

GARCÍA, ECAY, ÁNGEL MARÍA

MORGADO, DÍEZ, IKER

VIGURIA, ABÁRZUZA, MIKEL

TREVEJO, MONCAYOLA, ADRIÁN

URRESTARAZU, ARINA, ÁNGEL

BARTOLOMÉ, MARCOS, EVA

MURILLO, ARBIZU, AMAYA

ARNESTO, BERRUEZO, ALFONSO

ÁLVARO, ESQUÍROZ, IDIAZABAL

Baztertuak: inor ez.

Urrotz-Hirian, 2026ko abuztuaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ibiricu Astrain.

Iragarkiaren kodea: L2611479