2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Oposizioa, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin bete dadin piano irakaslearen lanpostua (B maila)
Alkatearen 2026ko abuztuaren 24ko ebazpen baten bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak, oposizio bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratuarekin bete dadin piano irakaslearen lanpostua (B maila) Lodosako Udalaren zerbitzuan aritzeko, sortzen diren premiei erantzuteko aldi baterako kontratazioen bidez. Horiek horrela, eskaerak aurkezteko epea irekitzen da, 7 egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta aurrerantzeko iragarkiak argitaratuko dira Lodosako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://lodosa.sedelectronica.es), "Enplegu publikoa" atalean.
Lodosan, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Laura Remirez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2611503