181. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Cintruénigoko alkateak, 2026ko irailaren 3an, 2026-0312 Ebazpena eman zuen; jarraian ematen da haren testu osoa:

2026ko irailaren 16tik 21era (biak barne) herritik kanpo egonen naiz,

Hortaz, ikusirik ezarrita dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak uztea Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Moreno Aragónen esku, 2026ko irailaren 16tik 21era bitartean, biak barne.

2. Eskuordetza lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

4. Eskuordetza honek ondorioak izanen ditu 2026ko irailaren 16tik aurrera, eta argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Cintruénigon, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Óscar Bea Trincadoz.

Iragarkiaren kodea: L2611943