2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 14ko 904 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Vianako Udalaren 2026. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:
Nafarroako Administrazio Publikoek lan eskaintza bat onetsiko dute urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hala ezartzen baitu bere 3. artikuluan ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duenak.
Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden plaza guztiak sartuko dira lan eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren urte horretan bete behar direnak eta zein diren aldi baterako betetzekoak.
Aztertu da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluko g) letra, zeinak xedatzen baitu alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Vianako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza onestea, honako plaza hauek barnean direla:
LANPOSTUAREN KODEA | LANPOSTUA | NOIZ AURREIKUSTEN DEN BETETZEA |
01-04 | Administrari-ofiziala | 2027 |
01-08-02 | Administrari-ofiziala | 2026-2027 |
01-10 | Administrari-ofiziala | 2027 |
01-09 | Erdi mailako teknikaria | 2026 |
02-02 | Turismo jardueretako ofiziala | 2027 |
03-02-2 | Administrari-ofiziala, gizarte zerbitzuak | 2026-2027 |
03-10-2 | Garbitzailea | 2026-2027 |
03-13 | Eskola-sustatzailea | 2027 |
03-01 | Gizarte-langilea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko koordinatzailea | 2027 |
04-05 | Herritarrak babesteko alorreko laguntzailea | 2026 |
04-06 | Herritarrak babesteko alorreko laguntzailea | 2026 |
05-01-2 | Kirol koordinatzailea | 2027 |
05-02 | Kiroldegiko etxezaina | 2027 |
07-03 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | 2026-2027 |
07-07 | Zerbitzu anitzetako arduraduna | 2026 |
07-10 | Zerbitzu anitzetako enplegatua, igeltseroa | 2026-2027 |
07-08-02 | Garbitzailea | 2026-2027 |
07-09-02 | Garbitzailea | 2026-2027 |
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau jakinaraztea langileen ordezkariei, eta agintzea argitaratu dadila udal honen web orrian (www.viana.es) eta iragarki-taulan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, hautapen-prozesuaren aurreko urrats gisa, eta orok jakin dezan, modu horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jartzen ahalko dituzte eta.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vianan, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2611421