181. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

26-01151 gora jotzeko errekurtsoa, alkatearen 2026eko apirilaren 22ko ebazpen baten aurka, zerbitzu anitzetako enplegatuen hamabost plaza lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Giza Baliabideen Departamentuan (Tuterako Udaletxearen beheko solairuan).

Tuteran, 2026ko abuztuaren 24an.–Jarduneko alkatea, Irune García García.

Iragarkiaren kodea: L2611468