1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Ribaforada II (La Dehesa) aldeko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 1022/2024 Ebazpenaren bidez, Ribaforada II (La Dehesa) aldeko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen eta, orobat, hari buruzko inkesta egin zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpen hori 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Lurzatiak biltzeko erabakia irmo bihurturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 533/2026 Ebazpenaren bidez xedatu da Ribaforada II (La Dehesa) aldeko interesdunei dagozkien finken jabetza behin betiko ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Ribaforadako udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.
Iruñean, 2026ko irailaren 3an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F2611904