1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
59/2026 FORU DEKRETUA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena 2026rako, dagokiona 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari (2026ra luzatu dira aurrekontuok).
Abenduaren 23ko 31/2022 Legeak, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 20.Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak enplegu publikoaren eskaintzaren bidez sartuko dira, urte anitzeko esparru batean gauzatuko den plangintza baten ondorioz. Era berean, 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezartzen denez, langileen ordezte-tasa %120koa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta %110ekoa gainerako sektoreetan. Eta 20.Bi artikuluaren 3. apartatuan ezartzen du ezen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza eskumenak dituzten administrazio publikoek lehentasunezko sektore bat osatzen dutela, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostuak zehazteari begira.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezte-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen 2026rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 355 plazakoa dela. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2025eko tasari dagokio, aipatu 31/2022 Legearen 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezarri bezala.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2026ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 355 lanpostu biltzen dituena.
2026. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 16/2025 Foru Legearen 31.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira plazen espezialitatea eta hizkuntza.
355 plaza horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.
Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetako plazetatik 35 gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, zehazten da zer kidegotan aplikatuko den erreserba hori.
Ondorioz, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren ordez, horretarako propio izendatu baita abuztuaren 3ko 12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko abuztuaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.
1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2026. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 355 lanpostu biltzen ditu, eta langileak ordezteko 2025eko tasari dagokio, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2025 Legearen 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
1.2. Eskaintzako 355 plazak kidego hauetakoak dira:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: 88 plaza.
–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak: 11 plaza.
–Maisu-maistrak: 234 plaza.
–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak: 13 plaza.
–Hezkuntzako ikuskatzaileak (gaztelaniaz): 6 plaza.
–Hezkuntzako ikuskatzaileak (euskaraz): 3 plaza.
I. eranskinean biltzen dira plazen xehetasunak.
1.3. Plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira plazen espezialitatea eta hizkuntza.
2. artikulua. Erreserba txandak, desgaitasuna dutenentzat.
Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan 35 plaza gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako.
Bi.–Erreserba hori kidego hauetan aplikatuko da:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: 9 plaza.
–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak: 1 plaza.
–Maisu-maistrak: 23 plaza.
–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak: 1 plaza.
–Hezkuntzako ikuskatzaileak (gaztelaniaz): 1 plaza.
Hiru.–Erreserba espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera banatuko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak txostena egin ondoan, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.
3. artikulua. Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren plazak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria (12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, abuztuaren 3koa), Javier Remírez Apesteguía.
I. ERANSKINA.–LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZENDARITZA NAGUSIA
PLAZA | KIDEGOA |
0030019 | Maisu-maistrak |
0030025 | Maisu-maistrak |
0030029 | Maisu-maistrak |
0030040 | Maisu-maistrak |
0030050 | Maisu-maistrak |
0030067 | Maisu-maistrak |
0030113 | Maisu-maistrak |
0030135 | Maisu-maistrak |
0030179 | Maisu-maistrak |
0030198 | Maisu-maistrak |
0030241 | Maisu-maistrak |
0030246 | Maisu-maistrak |
0030249 | Maisu-maistrak |
0030252 | Maisu-maistrak |
0030263 | Maisu-maistrak |
0030267 | Maisu-maistrak |
0030270 | Maisu-maistrak |
0030281 | Maisu-maistrak |
0030323 | Maisu-maistrak |
0030331 | Maisu-maistrak |
0030356 | Maisu-maistrak |
0030405 | Maisu-maistrak |
0030413 | Maisu-maistrak |
0030414 | Maisu-maistrak |
0030443 | Maisu-maistrak |
0030481 | Maisu-maistrak |
0030511 | Maisu-maistrak |
0030519 | Maisu-maistrak |
0030524 | Maisu-maistrak |
0030556 | Maisu-maistrak |
0030649 | Maisu-maistrak |
0030664 | Maisu-maistrak |
0030677 | Maisu-maistrak |
0030681 | Maisu-maistrak |
0030718 | Maisu-maistrak |
0030741 | Maisu-maistrak |
0030744 | Maisu-maistrak |
0030747 | Maisu-maistrak |
0030784 | Maisu-maistrak |
0030788 | Maisu-maistrak |
0030804 | Maisu-maistrak |
0030826 | Maisu-maistrak |
0030834 | Maisu-maistrak |
0030837 | Maisu-maistrak |
0030838 | Maisu-maistrak |
0030943 | Maisu-maistrak |
0030954 | Maisu-maistrak |
0030957 | Maisu-maistrak |
0030964 | Maisu-maistrak |
0030979 | Maisu-maistrak |
0030981 | Maisu-maistrak |
0030982 | Maisu-maistrak |
0030984 | Maisu-maistrak |
0030990 | Maisu-maistrak |
0031000 | Maisu-maistrak |
0031021 | Maisu-maistrak |
0031040 | Maisu-maistrak |
0031049 | Maisu-maistrak |
0031087 | Maisu-maistrak |
0031095 | Maisu-maistrak |
0031117 | Maisu-maistrak |
0031122 | Maisu-maistrak |
0031142 | Maisu-maistrak |
0031153 | Maisu-maistrak |
0031175 | Maisu-maistrak |
0031181 | Maisu-maistrak |
0031193 | Maisu-maistrak |
0031218 | Maisu-maistrak |
0031221 | Maisu-maistrak |
0031222 | Maisu-maistrak |
0031224 | Maisu-maistrak |
0031236 | Maisu-maistrak |
0031252 | Maisu-maistrak |
0031266 | Maisu-maistrak |
0031277 | Maisu-maistrak |
0031303 | Maisu-maistrak |
0031319 | Maisu-maistrak |
0031325 | Maisu-maistrak |
0031343 | Maisu-maistrak |
0031364 | Maisu-maistrak |
0031436 | Maisu-maistrak |
0031439 | Maisu-maistrak |
0031440 | Maisu-maistrak |
0031456 | Maisu-maistrak |
0031468 | Maisu-maistrak |
0031472 | Maisu-maistrak |
0031477 | Maisu-maistrak |
0031485 | Maisu-maistrak |
0031489 | Maisu-maistrak |
0031493 | Maisu-maistrak |
0031494 | Maisu-maistrak |
0031504 | Maisu-maistrak |
0031518 | Maisu-maistrak |
0031525 | Maisu-maistrak |
0031540 | Maisu-maistrak |
0031556 | Maisu-maistrak |
0031569 | Maisu-maistrak |
0031586 | Maisu-maistrak |
0031594 | Maisu-maistrak |
0031605 | Maisu-maistrak |
0031615 | Maisu-maistrak |
0031625 | Maisu-maistrak |
0031626 | Maisu-maistrak |
0031627 | Maisu-maistrak |
0031629 | Maisu-maistrak |
0031641 | Maisu-maistrak |
0031650 | Maisu-maistrak |
0031653 | Maisu-maistrak |
0031662 | Maisu-maistrak |
0031663 | Maisu-maistrak |
0031665 | Maisu-maistrak |
0031701 | Maisu-maistrak |
0031706 | Maisu-maistrak |
0031707 | Maisu-maistrak |
0031716 | Maisu-maistrak |
0031720 | Maisu-maistrak |
0031721 | Maisu-maistrak |
0031726 | Maisu-maistrak |
0031728 | Maisu-maistrak |
0031748 | Maisu-maistrak |
0031765 | Maisu-maistrak |
0031787 | Maisu-maistrak |
0031796 | Maisu-maistrak |
0031820 | Maisu-maistrak |
0031834 | Maisu-maistrak |
0031854 | Maisu-maistrak |
0031864 | Maisu-maistrak |
0031870 | Maisu-maistrak |
0031876 | Maisu-maistrak |
0031881 | Maisu-maistrak |
0031930 | Maisu-maistrak |
0031932 | Maisu-maistrak |
0031945 | Maisu-maistrak |
0031951 | Maisu-maistrak |
0031961 | Maisu-maistrak |
0031963 | Maisu-maistrak |
0031974 | Maisu-maistrak |
0031989 | Maisu-maistrak |
0032002 | Maisu-maistrak |
0032007 | Maisu-maistrak |
0032008 | Maisu-maistrak |
0032056 | Maisu-maistrak |
0032064 | Maisu-maistrak |
0032068 | Maisu-maistrak |
0032069 | Maisu-maistrak |
0032085 | Maisu-maistrak |
0032092 | Maisu-maistrak |
0032095 | Maisu-maistrak |
0032107 | Maisu-maistrak |
0032112 | Maisu-maistrak |
0032115 | Maisu-maistrak |
0032132 | Maisu-maistrak |
0032157 | Maisu-maistrak |
0032184 | Maisu-maistrak |
0032200 | Maisu-maistrak |
0032226 | Maisu-maistrak |
0032236 | Maisu-maistrak |
0032239 | Maisu-maistrak |
0032246 | Maisu-maistrak |
0032255 | Maisu-maistrak |
0032257 | Maisu-maistrak |
0032267 | Maisu-maistrak |
0032268 | Maisu-maistrak |
0032296 | Maisu-maistrak |
0032297 | Maisu-maistrak |
0032317 | Maisu-maistrak |
0032320 | Maisu-maistrak |
0032329 | Maisu-maistrak |
0032343 | Maisu-maistrak |
0032347 | Maisu-maistrak |
0032349 | Maisu-maistrak |
0032375 | Maisu-maistrak |
0032388 | Maisu-maistrak |
0032411 | Maisu-maistrak |
0032419 | Maisu-maistrak |
0032422 | Maisu-maistrak |
0032429 | Maisu-maistrak |
0032439 | Maisu-maistrak |
0032448 | Maisu-maistrak |
0032449 | Maisu-maistrak |
0032477 | Maisu-maistrak |
0032484 | Maisu-maistrak |
0032486 | Maisu-maistrak |
0032487 | Maisu-maistrak |
0032494 | Maisu-maistrak |
0032496 | Maisu-maistrak |
0032513 | Maisu-maistrak |
0032519 | Maisu-maistrak |
0032531 | Maisu-maistrak |
0032535 | Maisu-maistrak |
0032540 | Maisu-maistrak |
0032566 | Maisu-maistrak |
0032571 | Maisu-maistrak |
0032573 | Maisu-maistrak |
0032579 | Maisu-maistrak |
0032580 | Maisu-maistrak |
0032616 | Maisu-maistrak |
0032636 | Maisu-maistrak |
0032652 | Maisu-maistrak |
0032666 | Maisu-maistrak |
0032676 | Maisu-maistrak |
0032681 | Maisu-maistrak |
0032682 | Maisu-maistrak |
0032686 | Maisu-maistrak |
0032692 | Maisu-maistrak |
0032694 | Maisu-maistrak |
0032719 | Maisu-maistrak |
0032723 | Maisu-maistrak |
0032736 | Maisu-maistrak |
0032745 | Maisu-maistrak |
0032747 | Maisu-maistrak |
0032762 | Maisu-maistrak |
0032767 | Maisu-maistrak |
0032775 | Maisu-maistrak |
0032783 | Maisu-maistrak |
0032785 | Maisu-maistrak |
0032789 | Maisu-maistrak |
0032790 | Maisu-maistrak |
0032791 | Maisu-maistrak |
0032797 | Maisu-maistrak |
0032798 | Maisu-maistrak |
0032803 | Maisu-maistrak |
0032812 | Maisu-maistrak |
0032814 | Maisu-maistrak |
0032818 | Maisu-maistrak |
0032848 | Maisu-maistrak |
0032854 | Maisu-maistrak |
0032858 | Maisu-maistrak |
0032864 | Maisu-maistrak |
0032871 | Maisu-maistrak |
0032889 | Maisu-maistrak |
0032894 | Maisu-maistrak |
0032902 | Maisu-maistrak |
0032908 | Maisu-maistrak |
0030023 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030038 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030074 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030117 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030197 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030202 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030213 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030245 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030320 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030348 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030365 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030419 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030428 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030434 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030435 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030448 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030585 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030631 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030671 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030720 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030955 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030974 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031012 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031028 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031052 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031066 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031083 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031216 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031313 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031380 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031394 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031407 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031443 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031601 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031614 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031769 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031829 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031838 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0031934 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032016 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032036 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032119 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032171 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032284 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032405 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032509 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032602 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032630 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032631 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032673 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032806 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0032965 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033014 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033059 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033069 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033078 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033091 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033095 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033224 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033242 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033309 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033421 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033459 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033483 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033519 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033535 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033537 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033641 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033653 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033710 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033725 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033732 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033736 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033747 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033765 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033825 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033843 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033846 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033855 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033890 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033899 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033906 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033911 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033931 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033954 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033970 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033972 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0033990 | Bigarren Hezkuntzako irakasleak |
0030130 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0031566 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0032148 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0032574 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0034535 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0035330 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0035393 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0036266 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0036765 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0036769 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0038887 | Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak |
0040080 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040081 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040082 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040086 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040087 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040094 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040095 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040096 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040097 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040098 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040099 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040108 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0040109 | Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak |
0031580 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0032034 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0032318 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0033410 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0035043 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0036274 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0038014 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0038016 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
0040159 | Hezkuntzako ikuskatzaileak |
Iragarkiaren kodea: F2611525