181. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2026ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, uztailaren 28an, 3/2026 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2026 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2026 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 64.900,00 euro.

–Kreditu-gehigarriak:

  • Lantaldearen ordainsariak (NEZ): 12.000,00 euro.
  • Udaletxearen kontserbazioa: 1.500,00 euro.
  • Udal-eraikinen garbiketa: 4.000,00 euro.
  • Informatikako ekipoen konponketa- eta mantentze-lanak: 1.000,00 euro.
  • Eguzki-eklipsearen eguna: 27.200,00 euro.

–Aparteko kredituak:

  • Jarduketak Abadejo kalean: 10.000,00 euro.
  • Gimnasioko makinak: 7.800,00 euro.
  • Kostuen kontabilitaterako aplikazioa: 1.400,00 euro.

FINANTZAKETA: 64.900,00 euro.

–Diru-sarrera berriak:

  • PTGE TEDER-en laguntza eklipserako: 11.148,64 euro.

–Diruzaintzako gerakina:

  • Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 53.751,36 euro.

Lerinen, 2026ko abuztuaren 31n.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2611669