181. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2026ko irailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2026ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Eulaten, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2611940