180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

266E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Juan José Otel Valverde jauna, Aezkoa-Kintoko Koordinazio Unitateko burua.

Juan José Otel Valverde jaunak, Aezkoa-Kintoko Koordinazio Unitateko buruak, burutzari uko egin nahi diola jakinarazi du. Postu horretarako bitarte baterako izendatu zuten, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 5eko 63E/2025 Foru Aginduaren bidez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Juan José Otel Valverde jauna, Aezkoa-Kintoko Koordinazio Unitateko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari eta Langileria Bulegoari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2611601