180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

345E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Gabriel García Rodríguez jauna Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Zerbitzu hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Gabriel García Rodríguez jauna Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Zerbitzu hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian dago. Izendapenak 2026ko irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzura eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 31n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2611674