180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

344E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Gabriel García Rodríguez jauna, Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua. Atal hori Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzukoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Gabriel García Rodríguez jauna, Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzukoa da. Burutzan aritzeko azken eguna 2026ko abuztuaren 31 da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria kanpoan baita. Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren abuztuaren 3ko 12/2026 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2611673