2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan (18. exekuzio unitatea). Hasierako onespena
Udalak, 2026ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea Jon López Beaumontek eta Maite Fernández Alvarezek sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan (18. exekuzio unitatea).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irunberrin, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2611625