180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Aterpe-premiarako etxebizitzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Aterpe-premiarako etxebizitzak arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori 2026ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa argitaratzen da.

Uharten, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ALDAKETA, ATERPE-PREMIARAKO ETXEBIZITZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TESTUAN

Zioen azalpenean 5. paragrafo hau sartu da:

"Baliabide hau jarri zenetik izan dugun eskarmentuak ekarri du ordenantzaren testu berria onesteko beharra. Testu berrian xedapen batzuk jaso dira, beharrezkoak direnak baliabide publikoak hobeki erabili eta kudeatzeko. Hori guztia, erantzun beharrez udalerriko herritarrek etxebizitzaren arloan dituzten larrialdiei".

4. artikuluan, faktoreak neurtzeko taula aldatu da, eta 7. apartatu berri bat sartu da. Honela geratzen da idatzita:

FAKTOREAK NEURTZEKO TAULA

FAKTOREAK

LEHEN MAILA

BIGARREN MAILA

HIRUGARREN MAILA

1 Gertaera

5

3

1

2 Egoera ekonomikoa

5

3

1

3 Familia-unitatea

5

3

1

4 Diru-sarreren egonkortasuna

5

3

1

5 Osasuna

5

3

1

6 Diskriminazio positiboa

5

3

1

4.7. Balorazioa egin ondoren, honela jokatuko da:

–Baliabidea adjudikatzeko etxebizitza edo logela bat baldin badago, eta ez badago puntuazio handiagoa duen beste eskatzailerik, alkatearen ebazpen bidez adjudikatuko da baliabidea sei hilabeterako. Adjudikazioa beste sei hilabetez luzatzen ahalko da, hurrengo 5. artikuluan araututakoari jarraikiz.

–Baldin eskatzaileak gehiago badira eskura dauden bizitoki-baliabideak baino, balorazioa eginen da, eta eskatzailea itxarote-zerrendan sartuko. Zerrenda horretan egonen dira erantzuteko dauden eskabideak. Horren guztiaren berri emanen zaio Etxebizitzaren Mahai Teknikoari.

5. artikulua aldatu da. Honela gelditzen da idatzita:

"Uharteko Udalak, jarraikiz Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu teknikoek egindako adjudikazio-proposamenari, ebazpen bat emanen du, larrialdiko etxebizitzaren (edo logelaren) erabilera adjudikatzeko onuradunei.

Baliabidea adjudikatu zenetik 6 hilabete bete baino hilabete lehenago, gutxienez, txosten bat emanen da, baliabidea adjudikatzeko arrazoiak bere horretan dirauen ala ez adierazteko. Onuradunaren baldintzak berriro ebaluatuko dira, eta, ondorioz, baliabidea beste 6 hilabetez adjudikatu ala ez erabakiko da, kontuan hartuta gainerako eskatzaileak eta haien balorazioak".

8 artikuluko lehen paragrafoa aldatu da. Honela gelditzen da idatzita:

"Uharteko Udalaren Etxebizitzaren Mahai Teknikoak, bertan direla Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariak, aurkeztutako eskaerak baloratuko ditu, eta dagozkien puntuak emanen dizkie, arestian ezarritakoaren arabera eta egindako txostenak kontuan hartuz".

11. artikulu berria gehitu da. Honela dio:

"11. artikulua. Aterpe-premiarako baliabideak erabiltzeko eskubidea azkentzea.

Onuradunei amaitzen zaienean ordenantza honetan araututako aterpe-premiarako baliabideak erabiltzeko eskubidea, ezarritako epeak agortzeagatik, Uharteko Udalak etxebizitzen jabetza berreskuratzen ahalko du urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 62. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozesuaren bidez (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten du) edo beste prozesuren baten bidez, baldin eta egokia bada eta indarrean den legedia betetzen badu".

Iragarkiaren kodea: L2611820