2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantza.
Erabaki hori 2026ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa argitaratzen da.
Uharten, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
ALDAKETA, ETXEBIZITZEN ALOKAIRU SOZIALAREN GAINEKO ORDENANTZAREN TESTUAN
Zioen azalpenean 5. paragrafo hau sartu da:
"Baliabide hau jarri zenetik izan dugun eskarmentuak ekarri du ordenantzaren testu berria onesteko beharra. Testu berrian xedapen batzuk jaso dira, beharrezkoak direnak baliabide publikoak hobeki erabili eta kudeatzeko. Hori guztia, erantzun beharrez udalerriko herritarrek dituzten etxebizitza-premiei".
2. artikuluko bigarren eta hirugarren paragrafoak aldatu dira, eta honela gelditzen dira idatzita:
"Alokairu sozialeko etxebizitza hauek kudeatzeko ardura partekatuko da Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin, ordenantza honetan adierazitako baldintzei jarraikiz.
Baliabide hau kudeatzeko, Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ordezkari bat izendatuko du, parte har dezan Etxebizitzaren Mahai Teknikoan. Organo hori arduratzen da, hain zuzen, Uharteko Udalaren kapitalekoak diren etxebizitzen jarraipena eta kudeaketa egiteaz.
5. artikuluko bigarren eta hirugarren paragrafoak aldatu dira, eta honela gelditzen da idatzita:
"Aldi baterako errentamenduaren izaera izanen du Uharteko Udalaren eta baliabidearen onuradunen arteko harreman juridikoak, azaroaren 25eko 29/1994 Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (Hiri Errentamenduei buruzko Legea). Errentamenduak, hasiera batean, bi urte iraunen du, eta urtez urte luzatzen ahalko da, baldin eta bere horretan jarraitzen badute etxebizitza adjudikatzeko arrazoi izan ziren inguruabarrek. Pertsona edo familia-unitate adjudikaziodunak eska dezake etxebizitza alokatzeko beste epe bat adjudikatu dakiola, ezarritako epea bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez. Horretarako, beste eskaera bat egiteko behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu.
Errentamenduaren hasierako epea edo ondoz ondoko urteko luzapenak amaitu baino hiru hilabete lehenago, gutxienez, Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu teknikoek txosten bat emanen dute onuradunen egoerari buruz, erabakitzeko kontratua luzatu behar den ala ez. Horretarako kontuan hartuko dituzte itxarote-zerrendan daudenen beharrak eta egungo onuradunen egoera zehatza".
8. artikuluko lehen paragrafoa aldatu da, honela:
"Uharteko Udalaren Etxebizitzaren Mahai Teknikoak, bertan direla Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariak, aurkeztutako eskaerak baloratuko ditu, eta dagozkien puntuak emanen dizkie, arestian ezarritakoaren arabera eta egindako txostenak kontuan hartuz".
10. artikuluan, obligazio hau aldatu da:
"Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztutako eskabidearen bitartez, egoera soziofamiliarrean edo ekonomikoan izandako edozein aldaketaren berri ematea, eta Udalari komunikatzea instalazioan matxurarik badago".
Azken artikulu berri hau gehitu da:
"11. artikulua. Aterpe-premiarako baliabideak erabiltzeko eskubidea azkentzea.
Onuradunei amaitzen zaienean ordenantza honetan araututako aterpe-premiarako baliabideak erabiltzeko eskubidea, ezarritako epeak agortzeagatik, Uharteko Udalak etxebizitzen jabetza berreskuratzen ahalko du urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 62. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozesuaren bidez (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten du) edo beste prozesuren baten bidez, baldin eta egokia bada eta indarrean den legedia betetzen badu".
Iragarkiaren kodea: L2611817