180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik. Aldaketa

2026ko uztailaren 30ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 148. zenbakian, argitaratu zen irailaren 11tik urriaren 5era alkatea ordeztuko zela.

2026ko irailaren 4an, alkateak 2026-397 zenbakiko Ebazpena eman zuen; horren bidez Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeko datak aldatzen dira. Hona hemen testu osoa:

2026-342 Alkatetzaren Ebazpen bidez, erabaki zen, alkate anderearen oporrak direla eta, 2026ko irailaren 11tik urriaren 5a arte Lur Iosu Larraza Lopez alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizun guztiak.

Ikusita alkatearen oporren egunak aldatu direla eta irailaren 16an eta 17an lanean egongo dela.

Alkatetza honek,

EBATZI DUT:

1.–2026-342 Alkatetzaren Ebazpenean zehaztutako datak zuzentzea, eta 2026ko irailaren 11tik irailaren 15era eta irailaren 18tik urriaren 5a arte, Lur Iosu Larraza Lopez alkateordearen esku uztea nire eginkizun guztiak.

2.–Erabakia interesdunei jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Udalbatzaren lehen ohiko bilkura ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2611989