2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jarduera eta ikastaro gidatuen zerbitzua emateko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2026ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jarduera eta ikastaro gidatuen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.
Iragarkia 2026ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Jarraian testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Gazolatzen, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
UDALAREN KULTURA ETA KIROL JARDUEREN ETA IKASTARO GIDATUEN ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAREN ARAUDIA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da Zizur Zendeako Udalak urtero planifikatzen dituen kultura eta kirol arloko ikastaroetan edo jardueretan parte-hartzea, haurrentzako hiri-kanpamentuetan parte-hartzea edo Zizur Zendeako Udalak antolatutako gainerako ikastaroetan parte hartzea.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Prezio publiko hauek ordaintzera behartuta daude izena eman dutenak Zizur Zendeako Udalak planifikatutako ikastaroetan, kultura eta kirol jardueretan edo bestelako ikastaro edo programa espezifikoetan.
18 urtetik beherako parte-hartzaileen kasuan, gurasoei edo legezko tutoreei dagokie ordaintzeko obligazioa.
Tarifak
4. artikulua. Arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira aplikatu beharreko tarifak.
Kudeaketa-arauak
5. artikulua. Urtero ezarriko da jarduera bakoitzean baimendutako gehieneko eta gutxieneko inskripzio kopurua, jarraikiz honako alderdi hauekin lotutako irizpideei: kalitate pedagogikoa, segurtasuna, tokia eta diziplinaren ezaugarriak.
–Baldin jarduera baterako eskaera kopurua txikiagoa bada ezarritako gutxieneko inskripzio kopurua baino, jarduera hori ez da eginen. Hori gertatuz gero, Udalak ofizioz itzuliko ditu ukitutakoek ordaindutako zenbatekoak, osorik.
–Baldin jarduera baterako eskaera kopurua handiagoa bada ezarritako gehieneko plaza kopurua baino, plazak adjudikatuko dira zozketa publiko baten bidez; lehentasuna emanen zaio bertaratzeari. Ikasturtearen hasieran informazio-liburuxka bat argitaratzen da, jasotzen dituena eskainitako jarduera gidatuak, eta liburuxka horretan jasoko dira zozketa horren oinarriak.
6. artikulua. Taldeak, egunak eta ordutegiak aldatzeko ezintasuna.
Behin plaza esleituta eta inskripzioa formalizatuta, hautatutako taldea, eguna eta ordutegia behin betikoak izanen dira.
Egunak edo ordutegiak ezin izanen dira inola ere aldatu, salbu eta osasuneko edo laneko arrazoi justifikaturen bat badago.
7. artikulua. Zizur Zendeako Udalak antolatzen dituen jardueren artean, badira ikasturte osoa hartzen dutenak. Jarduera horien prezioa, bada, bi alditan ordainduko da. Lehenbiziko ordainketa inskripzioa egiten den unean egin beharko da.
Inskripzioa egiten bada ikastaroa hasita dagoenean, plaza libreak geratzen direlako, ordaindu beharreko zenbatekoa urteko prezioaren proportzioan kalkulatuko da.
Zizur Zendeako Udalak antolatzen dituen jarduerak ikasturtea baino laburragoak badira, jarduera horiek ordainketa bakarrean ordainduko dira: inskripzioa egiten denean, hain zuzen.
8. artikulua. Inskripzioaren zenbatekoa itzultzeko politika.
Oro har, inskripzioa egin eta formalizatu ondoren, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.
Salbuespen gisa, inskripzioaren zenbatekoa itzuliko da soil-soilik baldin eta erabiltzaileak baja formalki eskatzen badu jarduera hasi aurretik, edo baldin eta behin hasita eskatzen badu behar bezala justifikatutako arrazoi hauetako bat dela medio:
–Arrazoi medikoak: gerora sortutako gaixotasuna edo lesioa edo medikuaren preskripzio formala, baldin eta eragozpena bada programatutako jarduera egiteko.
–Laneko arrazoiak edo arrazoi akademikoak: gerora sortzea, ezustean, funtsezko aldaketa bat lan-baldintzetan edo ikasketa ofizialen ordutegietan, eta horrek eragitea jardueraren ordutegiarekin kointziditzea.
–Egoitza ofizialaren aldaketa: beste herri batera aldatzea eta horrek ezinezko egitea jardueran parte hartzea. Inguruabar hori behar bezala justifikatu beharko da.
Baja eskatzen bada borondate hutsezko arrazoiengatik, arrazoi pertsonalengatik edo aurreko atalean adierazten ez diren arrazoiengatik, ez da egonen itzulketarako eskubiderik.
9. artikulua. Jardueran inskribatutako erabiltzaileei etengabeko jarraipena eginen zaie.
Eskainitako plaza publikoa finkatzeko, ezinbestekoa da jarduerara joatea.
Monitoreek edo instalazioko arduradunek programatutako saio bakoitzean erregistratuko dituzte absentziak.
10. artikulua. Gerta liteke itxaron-zerrendan dagoen norbaitek nahi izatea jarduera batean hastea bigarren lauhilekoan. Kasu horretan, Udala harremanetan jarriko da lehenbiziko lauhilekoan %50etik beherako asistentzia izan duten parte-hartzaileekin, eta aukera hauetako bat eskainiko die:
a) Jarduerarekin jarraitzea, eta, hortaz, dagokion kuota ordaintzea.
b) Plaza libre uztea, eta, ondorioz, ez ordaintzea bigarren lauhilekoko kuota.
11. artikulua. Norbaitek baja ematen badu jardueretan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean ordaintzeke daukan zorra ordaindu beharko du.
12. artikulua. Zizur zendean erroldatutako familien seme-alabak, nahiz eta ez egon udalerrian erroldatuta zaintza arrazoiak edo familia-harrerako arrazoiak direla eta, erroldatutzat hartuko dira araudi honetako prezioak aplikatzeari dagokionez.
Salbuespen horren arrazoiak agiri ofizialen bidez justifikatu beharko dira.
Indarrean jartzea
13. artikulua. Prezio publikoen arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Kirol eta kultura jardueretarako prezio publikoak.
–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 100 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %25 handituko da.
–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 130 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %25 handituko da.
–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %25 handituko da.
–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 280 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %25 handituko da.
–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 90 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %20 handituko da.
–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatuak eta eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 115 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %20 handituko da.
–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 200 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %20 handituko da.
–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.
- Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 165 euro.
- Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 250 euro.
- Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), kuota %20 handituko da.
–Kanpamentuak.
- Haur erroldatuak: 50 euro astean.
- Haur erroldatu gabeak: 80 euro astean.
- 5 egun baino gutxiago irauten duten kanpamentuetan, prezioa egun osoen arabera hainbanatuko da.
–Planifikatzen ez diren ikastaro espezifikoak.
- Ordu eta lagun bakoitzeko: 5 euro.
–Ikastaro espezifikoa: "Cendea Saludable" kirol- eta nutrizio-programa.
- Zizur zendean erroldatutako heldu bakoitza: 90 euro.
II. epigrafea.–Murrizketak.
1.–Honako murrizketa hauek aplikatuko zaizkie aipatutako prezio publikoei, salbu eta ikastaro espezifikoetakoei:
A1. Familia ugari arruntek edo familia gurasobakarrek %25eko hobaria izanen dute.
A2. Kategoria bereziko familia ugariek %45eko hobaria izanen dute.
A3. Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %30eko hobaria izanen dute.
A4. Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenentzat doakoa izanen da.
B1. Errenta bermatuaren edo baliokide baten onuradunek %30eko hobaria izanen dute.
2.–Murrizketa mota guztiak honela eskatuko dira:
a) Alta berrien kasuan, alta egiteko unean.
b) Lehendik abonatuta zeudenak:
b.1.) Azaroaren 15a baino lehen aurkeztutako eskabideak urte horretan bertan jarriko dira indarrean.
b.2.) Azaroaren 16aren ondoren aurkeztutako eskabideek hurrengo urtean izanen dituzte ondorioak.
3.–A epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:
a) Familia ugariaren murrizketarako, Familia Ugariak Babesteko abenduaren 18ko 40/2003 Legea aplikatuko da. Murrizketa aplikatzeko, aurkeztu beharko da agintaritza eskudunak emandako familia ugariaren egiaztagiria. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia ugariaren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
b) Familia gurasobakarra izateagatik murrizketa izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria aurkeztu beharko da, agintaritza eskudunak emana. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
c) Desgaitasunagatik murrizketa izateko, aurkeztu beharko da dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta dokumentu horretan agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
4.–B1 epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:
a) Nahitaezkoa da edukitzea Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txosten bat familiaren egoera ekonomikoari buruz, hobaria aplikatu behar den ala ez zehazteko.
b) Txosten hori Zizur Zendeako Udalari igorri beharko zaio. Eskatzaileari ere txostenaren kopia bat emanen zaio.
c) Errenta bermatua emateko ebazpena edo, antzeko diru-sarreren kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txosten bat.
d) Murrizketa hori aplikatzeko, urtero aurkeztu beharko dira a), b) eta c) ataletan adierazitako agiriak. Ikasturtean zehar erabiltzaileren baten egoera aldatzen bada, aldaketa hori gertatzen den hilabetetik aurrera dagokion prezio publikoa aplikatuko da.
5.–Murrizketak ez dira metagarriak izanen. Hortaz, murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.
Iragarkiaren kodea: L2611828