180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Berriogoitiko UR-4 unitateko 14. poligonoko 7. katastro-lurzatian. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko abuztuaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Berriogoitiko UR-4 unitateko 14. poligonoko 7. katastro-lurzatian, Manuel eta Miguel Angel Martin Antunesek sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. katastro-lurzatiaren hirigintza egokitzapenerako, helburua izanik, batetik, finkan etxebizitzak eraikitzea eta, bestetik, lurzorua lagatzea, erabiltzeko espazio librerako eta jabari publikorako, zuzkidura-jarduketa baten bidez (Berriogoitiko UR-4 unitatea).

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri ematea lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igortzea ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak). Izapidetutako espediente osoaren kopia ere igorriko zaio. Hori guztia, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

3. Ahalmena ematea alkate udalburuari, egin ditzan erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak.

Hori guztia jakinarazten da, eta ohartarazten honako errekurtso hauek jartzen ahal direla ebazpen honen aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Berriobeitin, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2611469