2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1126. lurzatian (Nafarroa Behereko plaza). Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, María Ángeles Peral Ayúcar SLUk sustatua, aldatu dadin planeamendua, gaur egun indarrean dena, Nafarroa Behereko plazan (Aiegiko 2. poligonoko 1126. katastro-lurzatia).
Hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea da Aiegiko Udal Hirigintza Planeko zehaztapen xehatuak aldatzea, zehazki kalifikazioa aldatzea, eta prezio tasatuko etxebizitza etxebizitza libre bihurtzea, egun bukatu gabe dauden obrak bukatu ahal izateko, oraingo eraikinetan.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aiegin, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611476