180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

343E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, María Carmen Santos Erdozain andrea Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzukoa da, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Lurralde Kohesiorako Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Carmen Santos Erdozain andrea Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzukoa da, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria kanpoan baita. Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren abuztuaren 3ko 12/2026 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2611613