2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1212.etik 1253.era bitarteko katastro-lurzatietan (Rafael Alberti kalea 1-27); 10. antolamendu eremua-Iratxe bizitegia 3. Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena aldatzea hirigintza baldintzak 10. antolamendu eremua-Iratxe bizitegia 3ko (Iratxe 3) bideetan eta berdeguneetan. Rafael Albertiko jabekideek sustatu dute plana. Eremu horretako etxebizitzak Rafael Alberti kalearen bi aldeetan daude.
Aiegiko udal plan orokorrean zehazten da erabilera publikokoak eta mantentze-lan pribatukoak direla eremu komun horiek. Aldaketa egin nahi da, izan daitezen erabilera, jabetza eta mantentze-lan publikoko bide eta berdeguneak, hain zuzen, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera lehenengo zatian, eta Udalak adierazten duen egunetik aurrera bigarren zatian.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aiegin, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611473