180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Jendaurreko informazioa lursailak okupatzeari buruz. Sirenak instalatzeko okupatuko dira, herritarrei abisu eman beharrez

Altsasuko Udalak, 2026ko abuztuaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela, hasiera batez onetsi zuen 9 m² okupatzea eta haien erabilera adjudikatzea 5. poligonoko 1017. eta 1121. lurzatietan. Bertan sirenak instalatuko dira, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak abisuak eman diezazkien herritarrei.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, eta epe horretan interesdunek erabakiaren testu osoa eta hari lotutako dokumentazioa aztertu ahal izanen dute Udaleko Idazkaritzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2611641