180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Etxarri Aranatz aldeko oinarrizko gizarte zerbitzuen Mankomunitatean. Izendapena

Behin amaiturik familia langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesua, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako. Deialdia Lehendakariaren 27-2025 zenbakiko ebazpenaren bidez 2026ko otsailaren 10ean onetsi eta 2026ko otsailaren 26ko 42 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin.

Behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta deialdiaren 9.3 oinarrian xedatutakoa betez, Mankomunitateko lehendakariak ebatzi du:

Lehenengoa.–Jaione Elorza Arregui Etxarri Aranatz inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionario izendatzea, familiako langile lanpostua betetzeko (D maila). Etxarri Aranatz inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoan 9 zenbakiarekin identifikatuta dago.

Bigarrena.–Izangaiak 2026ko irailaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz.

Etxarri Aranatzen, 2026ko abuztuaren 27an.–Lehendakaria, Silbia Sesma Nazabal.

Iragarkiaren kodea: L2611611