180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ikastetxeetako zerbitzuburuaren 1 plaza. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko irailaren 7an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren 1 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 17an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau erabakitzen da:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Janda Garcés, Javier

1-220000-1

Funtzionarioa

2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es./eu) argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko irailaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2612034