180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzekoa Udaleko eta haren erakunde autonomoetako ofizial administrariaren 25 plaza, gehienez ere. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko abuztuaren 24an egindako bilkuran:

Amaitu da Iruñeko Udaleko ofizial administrariaren 25 plaza barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua. Hala, Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko otsailaren 23an emandako ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin bat –2026ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6koan, argitaratua–, bat etorrita deialdiaren hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoa,

ERABAKITZEN DA:

1. Jarraian zerrendatzen diren izangaiak Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ofizial administrariaren lanposturako izendatzea. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:

ABIZENAK ETA IZENA

ESLEITUTAKO PLAZA

EUSKARA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

AZKUNE ETXABARRI, KOLDOBIKA

1-300100-209

C1

FUNTZIONARIOA

BIDEGAIN FAZZINI, CARLOS

2-300100-2

LANEKOA

BRIONGOS MATEOS, YOLANDA

1-300300-47

FUNTZIONARIOA

BURUSCO SALÓN, MARÍA ARANZAZU (1)

300001-6

FUNTZIONARIOA

CUESTA ALCALÁ, ANA BELÉN

1-300100-210

FUNTZIONARIOA

EGEA CASTÁN, JERUSALÉN

1-300300-48

FUNTZIONARIOA

ELVIRA OTXANDORENA, MARÍA CRISTINA (2)

300100

FERNÁNDEZ LÓPEZ, FRANCISCO JAVIER

1-300100-212

FUNTZIONARIOA

GAINZA GAINZA, MARÍA PUY

1-300100-213

FUNTZIONARIOA

GAMBRA SANZ, LEIRE

1-300100-214

C1

FUNTZIONARIOA

GARCÍA CIFUENTES, GEMMA MONSERRAT

1-300100-215

FUNTZIONARIOA

IEREGI MADOTZ, SARA

1-300100-216

FUNTZIONARIOA

LATORRE HURTADO, PATXI XABIER (1)

300001-7

FUNTZIONARIOA

MARTÍNEZ LARREA, VALENTINA (2)

300100

MORIONES OYAGA, MARÍA ESPERANZA

2-300300-2

LANEKOA

ORONOZ ZUBILLAGA, EDURNE

1-300100-217

FUNTZIONARIOA

QUINTANILLA MARTÍNEZ, LUISA

2-300100-3

LANEKOA

TABAR JURÍO, EVA

1-300100-218

FUNTZIONARIOA

URIARTE ESLAVA, GEMA

1-300100-219

FUNTZIONARIOA

(1) Hirigintza Gerentziako Erakunde Autonomoari atxikitako pertsona.

(2) Ofizial administrariaren plaza batera itzultzeko eskubidea eskuratu duen eszedentzia boluntarioan dagoen pertsona.

Izendatutako izangaiak C mailakoak izanen dira, lanpostuaren jabetza hartu eta egun horretatik aitzina, lehen betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuta.

Maila-igoera honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, igoera egin aurretik langileak zuen araubide juridikoa (funtzionarioena edo lan-araubidekoa) aldatzea.

2. Agintzea izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 14an hartu beharko dutela plazen jabetza.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2611466