180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2121/2026 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Eduardo Elcano Sanz jauna Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusiak proposatu du Eduardo Elcano Sanz jauna izendatzea Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko buru (48 zenbakiko lanpostua), 2026ko irailaren 8tik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zilegi da atalburutzak bitarteko gisa betetzea izendapenaren bidez –testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 109.1. artikuluaren babesean da aplikatzekoa–.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen aldeko txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Eduardo Elcano Sanz jauna Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko buru izendatzea, bitarteko gisa, 2026ko irailaren 8tik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta idazkari nagusiari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2611650