1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1090E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Leire Elizalde Goñi andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 13an emandako 490E/2026 Ebazpenaren bidez, Leire Elizalde Goñi andrea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatu zen. Bulego hori aipatu institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikia dago.
2026ko abuztuaren 10ean, Leire Elizalde Goñi andreak jakinarazi du uko egiten diola Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burutzari, eta 2026ko irailaren 30a izanen dela Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru gisa lan egiten duen azken eguna.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak, aurkeztu duen txostenean, proposatu du kargutik kentzea Leire Elizalde Goñi andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea, halako moduz non kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera izanen baititu ondorioak, eta horixe izanen baita burutzan aritzeko azken eguna.
Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetzen ahal ditu izendapenak egin zituen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Leire Elizalde Goñi andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2611516