1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2714/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, industria ingeniari teknikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 4459/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 478/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 10ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1534/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 2007/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori 2026ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa adjudikatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industria ingeniari teknikoen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Igoera txanda:
ARMESTO GOÑI, FERMÍN
PÉREZ MURILLO, MARÍA BEGOÑA
–Txanda irekia:
ANDUEZA SAN MARTÍN, ANDRÉS
GARCÍA ULAYAR, ADUR
SAN EMETERIO GARCIANDÍA, DANIEL
PORRAS VILLAR, EVA
EQUIZA URTASUN, FERNANDO
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek plazaren jabetza hartu beharko dute, bakoitzari dagokionaren arabera, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Lurralde Kohesioko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileen Atalean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Lurralde Kohesioko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
ARMESTO GOÑI, FERMÍN | Igoera txanda | 0005824 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | | | |
PÉREZ MURILLO, MARÍA BEGOÑA | Igoera txanda | 0007290 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
ANDUEZA SAN MARTÍN, ANDRÉS | Txanda irekia | 0010935 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | | | X |
GARCÍA ULAYAR, ADUR | Txanda irekia | 0002740 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
SAN EMETERIO GARCIANDÍA, DANIEL | Txanda irekia | 0008610 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | FUNTZIONARIOA | BURLATA | | | |
PORRAS VILLAR, EVA | Txanda irekia | 0003780 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | | | |
EQUIZA URTASUN, FERNANDO | Txanda irekia | 0037616 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | AZPIEGITURETAKO, DIGITALIZAZIOKO ETA HEZKUNTZA ZERBITZUETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
Iragarkiaren kodea: F2611463