180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2702/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Obstetriziako eta Ginekologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Obstetriziako eta Ginekologiako arloko fakultatibo espezialisten lau plaza daude, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3014E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.

Oposizioaldia bukatuta, 2026ko abuztuaren 10ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Obstetriziako eta Ginekologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

MARCO SANZ, LEYRE

COLIN GONZÁLEZ, TERESA DE JESÚS

IZAGUIRRE FERRO, BEÑAT

AZCONA CALZADO, SHEILA

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Txanda irekia

Marco Sanz, Leyre

60349

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Txanda irekia

Colin González, Teresa de Jesús

64655

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Txanda irekia

Izaguirre Ferro, Beñat

62926

Funtzionarioa

García Orcoyen ospitalea

Lizarra

Txanda irekia

Azcona Calzado, Sheila

68052

Funtzionarioa

García Orcoyen ospitalea

Lizarra

Iragarkiaren kodea: F2611452