180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2681/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lau plaza daude, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3003E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.

Oposizioaldia bukatuta, 2026ko ekainaren 22an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Isabel Martínez Burgos andreak eta Nicolás Elizalde Pérez-Salazar jaunak uko egin diote hautapen prozesuari.

Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

PENA LARREA, LORENA

CHUECA MARCO, ÁLVARO

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. 63090 eta 63522 plaza hutsak bete gabe gelditu direla deklaratzea, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Txanda irekia

Pena Larrea, Lorena

63043

Funtzionarioa

Lizarra: Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzua

Lizarra

Txanda irekia

Chueca Marco, Álvaro

71334

Funtzionarioa

Lizarra: Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzua

Lizarra

Iragarkiaren kodea: F2611374