180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2678/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1964E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 18ko 3037E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 19an.

Oposizioaldia bukatuta, 2026ko abuztuaren 5ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

CORRES SANZ, MARÍA ELENA

MARTÍNEZ CIMADEVILLA, LUIS

MOYA MARTÍNEZ, RAQUEL

SÁNCHEZ FERNÁNDEZ, FRANCISCO JAVIER

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. 69882 eta 73473 plaza hutsak bete gabe gelditu direla deklaratzea, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Txanda irekia

Corres Sanz, María Elena

70963

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Txanda irekia

Sánchez Fernández, Francisco Javier

68546

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Txanda irekia

Moya Martínez, Raquel

71234

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Txanda irekia

Martínez Cimadevilla, Luis

73308

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2611306