180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1669E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Concepción Fito Manteca andrea izendatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako laguntza zerbitzuetako buruen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 22ko 3062E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura bukatuta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio María Concepción Fito Manteca andrea izenda dezala Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru, hura baita behin betiko emaitzan puntuaziorik handiena lortu duena eta kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu duena.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burua, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan kargua uzteko xedatutako arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Concepción Fito Manteca andrea izendatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru (lanpostu zenbakia: 71064). Izendapenak 2026ko irailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2611527