180. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

136E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Patricia Arriazu Ruiz andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Patricia Arriazu Ruiz andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2611614