1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
382E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Edurne Ilarregui Merino andrea Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalean.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena egin du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Edurne Ilarregui Merino andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalean. Izendapenak 2026ko irailaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2611638