2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ameskoabarreneko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zudairin (Ameskoabarrena), 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2600365