18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak, 2025eko abenduaren 18an egin batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, bai eta 2026ko plantilla organikoa ere.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta haren eduki osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erriberrin, 2026ko urtarrilaren 8an.–Lehendakaria, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2600233