2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erripan (Odieta), 2025eko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2600224