2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mankomunitateko kideen batzarrak, 2025eko abenduaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan nahiz webgunean paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2600476