18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Villamayor de Monjardinen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2600446