2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Ollaranen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2600501