1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Sartagudako ondasun higiezin batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko azaroaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04108.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104108 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–Lote bakarra.
1) Erregistrokoa: Sartagudako 2.639 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1694. liburukia, 20. liburua, 137. folioa). IDUFIR: 31008001492787.
Deskribapena: landa-finka: Sartagudako jurisdikzioan kokatutako pieza, Quiñoncillos parajean, mila zortziehun eta zazpi metro eta erdi karratukoa; zatiezina. Mugak: iparraldean, Quiñoncillos ibaia; ekialdean, harekin bat egin duen finka, Fermín Urbiola jaunari esleitua; ekialdean, ubidea; eta mendebaldean, Fermín Cordón.
Katastrokoa: Sartagudan, 3. poligonoko 736. lurzatia da, A azpilurzatia, 1.604,62 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001361582PL.
2) Erregistrokoa: Sartagudako 2.644 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1694. liburukia, 20. liburua, 147. folioa). IDUFIR: 31008001492916.
Deskribapena: landa-finka: Sartagudako jurisdikzioan dagoen pieza, El Cumbrero parajean, zazpi area eta laurogeita hamazazpi zentiareakoa, zatiezina. Mugak: iparraldean, harekin bat egin duen finka, Ángel Urbiola jaunari esleitua; ekialdean, Luis Jimenez; hegoaldean, Lucia Urbiola andreari esleitu zaion lurzatia; eta mendebaldean, bidea.
Katastrokoa: Sartagudan, 3. poligonoko 1.024. lurzatia da, A azpilurzatia, 766,84 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001361858RD.
3) Erregistrokoa: Sartagudako 2.652 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1694. liburukia, 20. liburua, 163. folioa). IDUFIR: 31008001492992.
Deskribapena: landa-finka: mahastia Sartagudako jurisdikzioan, Alto del Molero parajean, mila eta zazpi metro eta erdi karratukoa. Mugak: iparraldean, harekin bat egin duen finka, Ángel Urbiola jaunari esleitua; ekialdean, Sinforoso Moreno; hegoaldean, Faustino Martínez Espinosa; eta mendebaldean, herri-lurrak.
Katastrokoa: Sartagudan, 2. poligonoko 847. lurzatia da, A azpilurzatia, 1.121,54 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001360512OK.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2600675