18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Jendaurrean jartzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-DIC-25 (5/UV).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa (2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 8an). Jendaurrean egon zen 20 egun egunean eta, ondoren, behin betiko onetsi zen, organo horrek, 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran, hartutako erabaki baten bidez. Behin betiko likidazioaren kontuaren zenbatekoa 194.387.735,24 eurokoa izan zen; hau da, 235,8546 euro aprobetxamendu unitate bakoitzeko.

Behin betiko likidazioaren ondoren ebazpen administratibo edo judizial berriak ematen badira eta horiek kargen banaketari edo kuoten zenbatekoari eragiten badiote, espediente berri bat eman beharko da, behin betiko likidazioaren lehenengo kontua ez den beste batean. Hori guztia, bat etorriz abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurzoruaren araubideari eta hiri-antolamenduari buruzko Legea garatzeko eta aplikatzeko Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamendua).

Dokumentu honen xedea da zenbait zuzenketa edo egokitzapen jasotzea, honako proiektu honen behin betiko likidazioaren kontuan egin behar direnak, bete egin behar baitira horren ondoren eman diren ebazpen administratibo eta judizial berriak: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Dokumentu honen xedea da, halaber, zehaztea egokitzapen horiek zer ondorio dituzten kontuaren emaitzan. Aipatu kontua behin betiko onetsi zen Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2021eko azaroaren 30ean hartutako erabaki baten bidez.

Behin betiko likidazioaren bigarren kontuak, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek egindakoak, barne hartzen ditu ARS-3 banaketa eremuari egotzi behar zaizkion karga guztiak. Karga horiek behin betiko onestea proposatzen da dokumentu honetan, eta zenbatekoa 193.178.481,92 eurokoa da; hots, 234,38734918 euro aprobetxamendu unitate bakoitzeko.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. 193.178.481,92 euro dira guztira.

2.–Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

3.–Jendaurreko informazioaren iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.–Agintzea espedientea jendaurrean egon dadila Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendaurreko ordutegian, eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

5.–Jakinaraztea espedientean ukitutako guztiei.

Iruñean, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2517053