2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta Udalaren iragarki-taulan, eta, ondoren, espedientea jendaurrean egon zen, hamabost egun balioduneko epean.
Jendaurrean jartzeko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko aurrekontua ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin.
2026ko aurrekontua, kapitulu ekonomikoen arabera laburtua:
DIRU-SARREREN EGOERA:
DIRU-SARRERAK | UDALA (euroak) |
I. kapitulua | ZUZENEKO ZERGAK | 2.531.350,00 |
II. kapitulua | ZEHARKAKO ZERGAK | 320.000,00 |
III. kapitulua | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 775.480,00 |
IV. kapitulua | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 2.664.897,00 |
V. kapitulua | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK | 11.500,00 |
Diru-sarrera arruntak | 6.323.227,00 |
VI. kapitulua | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 0,00 |
VII. kapitulua | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA KAPITALEKO BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 0,00 |
VIII. kapitulua | FINANTZA-AKTIBOAK | 15.000,00 |
IX. kapitulua | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Kapitaleko diru-sarrerak | 15.000,00 |
GUZTIRA | 6.338.227,00 |
GASTUEN EGOERA:
GASTUAK | UDALA (euroak) |
I. kapitulua | LANGILERIA-GASTUAK | 2.722.970,03 |
II. kapitulua | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 2.645.372,00 |
III. kapitulua | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
IV. kapitulua | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 788.574,97 |
Gastu arruntak | 6.156.917,00 |
VI. kapitulua | INBERTSIO ERREALAK | 166.250,00 |
VII. kapitulua | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 0,00 |
VIII. kapitulua | FINANTZA-AKTIBOAK | 15.060,00 |
IX. kapitulua | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Kapitaleko gastuak | 181.310,00 |
GUZTIRA | 6.338.227,00 |
Gainera, 2026ko aurrekontuak onetsi ziren, aurrekontu orokorrean sartuta baitaude, eta barnean hartzen dituzte Iturgain Sociedad Urbanística sozietatearen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspen-egoerak.
Orkoienen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2600050