2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Orbarako Udalak, 2025eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iraganik.
Orbaran, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
Iragarkiaren kodea: L2600335