18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026rako aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2026ko urtarrilaren 8an.–Kontzejuko burua, Ricardo Oscariz Ortabe.

Iragarkiaren kodea: L2600210